
Ekaitz Goienetxea da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Ana Jaka, Igor Estankona eta Peru Magdalenak osatutako epaimahaiak ‘Karramarroa trostan’ izeneko bere eleberri proiektua irabazletzat jo dute.
Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten sariak 19. edizioa zuen aurtengoa eta 15 proiektu aurkeztu dira. Hauen artean Goienetxea suertatu da irabazle. Bere lanak gaurko pertsonaiak eta 1980ko hamarkadakoak bat egiten dute bi garaiak uztartzen dituen istorio batean, Bizkaiko itsasertzeko herri batean girotuta. «Egungo gazteen kezkak eta arazoak ikusarazten ditu, batetik, baita haien gurasoen belaunaldia markatu zutenak ere, ahots desberdinen polifonia landuko duen teknikaren bidez, eta bizitzaren gorazarrea izan nahi duen narrazio bat osatuz, melengekeriarik gabe baina», azaldu dute antolatzaileek.
Goienetxea Biarritzen jaio zen 1982an, nahiz eta ata Bermeno bizi den. Hau du bakarkako lehen liburua baina Gabriel Aresti ipuin sariketa irabazia du.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
