
Arnaldo Otegik Iñigo Urkulluren Gobernuak enpleguarekin izan duen jarrera kritikatu egin du Barakaldo egindako agerraldian. Bertan, EH Bilduren Bizkaiako zerrendaburu den Jasone Agirrerekin eta CUPeko ordezkari Quim Arrufatekin batera, EAJren hautagaiak sindikatuekiko izan duen jarrera arbuiatu du. «Urkulluren gobernuak ez du urratsik eman kalitatezko enplegu duina sortzeko. Kontrakoa, patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin hitzarmena egin du, euskal gehiengo sindikala alboratuta, eta horrek enplegu galera eta prekarietatearen areagotzea ekarriko du», adierazi du.
EH Bilduko bozeramaileak esan du ezin dela herri ikuspegia izango duten akordiorik egin gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LAB sindikatuak hitzarmenetatik baztertuta. Era horretara, gogora ekarri du bihar manifestazioa egingo dela bi sindikatuek deituta, Lakuak hitzarmenetatik at utzi dituela salatzeko. «Herri honek ezin du aurrera egin, herri honetan ezin da eskubidedun lan duina bermatu, euskal gehiengo sindikala alboratuta eta patronalarekin eta Madrilen menpe dauden sindikatuekin bakarrik hitzarmenak eginda. Horren emaitza bakarra delako: lanpostuen galera eta lan prekaritatea handiagoa izatea».
Otegik azpimarratu egin du hauteskundeetara aurkezten diren alderdi gehienek kalitatezko enplegua, eskubidedun enplegu duina eta antzeko terminoak erabiltzen dituztela. «Baina gauza bat da esatea eta bestea egitea», azpimarratu du. Honela, igandeko hauteskundeen aurrean bi aukera ikusten ditu Otegik. «Herri honek aurrera egin ahal izateko herri akordioak bultzatuko dituen EH Bildurena eta PSE-EEren eskutik herri hau impass egoeran mantendu nahi duen EAJrena».
Jokoan Europako herri aurreratuenen pare edo «Madrili eta haren murrizketei begira jarraitzea» dagoela iritzi du Otegik. «Azken hau EAJ eta PSEren batuketak ekarriko du».
Agirrek, bere aldetik, herri honek bestelako gobernua behar duela esan du. «Herritarrengan eguneroko ongizatean hitzez eta ekintzez pentsatzen duena eta herritarrekin batera gobernatuko duena». Hala, helburu nagusitzat markatu ditu «murrizketa guztiekin amaitzea, herritarrei kalitatezko zerbitzu sozialak eskaintzea, gure osasun eta hezkuntza sistemak Europako aurreratuenak izatea, herritarren lan baldintzak kalitatezkoak eta duinak izatea».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
