
EAEko herritarren %18ak EAJ eta EH Bilduren arteko akordio bat aukeratuko luke Gasteizko Gobernurako. %16ak EAJ eta PSEren arteko nahiko luke eta %37ak ez daki edo ez du erantzun. Hala argitaratu du Lakuak, irailaren 26 eta 27an egindako inkesta baten harira.
Dena den, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek ez dute uste jeltzaleeta koalizio soberanistak akordiorik lortuko dutenik. %39ak uste du EAJ eta PSEk lortuko dutela akordioa.
Bestetik, boto-emaileen %79ak kanpaina hasi aurretik erabakita zuten parte hartuko zutela, %11k kanpainan zehar erabaki zuen eta %8ak igandean bertan. Aldiz, bozka eman ez zutenen artean, %51ak ere hasieratik zuen erabakia hartuta, %11k kanpainan hartu zuen, %3ak larunbatean eta %29ak hauteskunde egunean. Bozkatu ez zutenen %14a, emaitzak ikusita, damutu egin da.
Botoa nori ematea erabakitzeko momentuan, %42ak alderdiari begiratu zion, %35ak programari eta %8ak hautagaiari.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas



