NAIZ
SEGURA

Zuhaitzak mozten ari zen langile bat hil da Seguran

Seguran baso lanetan ari zen 39 urteko langile bat hil da, adar baten kolpea jaso ondoren. Caparroson beste behargin bat zauritu da, bi metroko altueratik erorita.

Pinudi batean lanean ari zen 39 urteko langile bat hil da gaur eguerdian Seguran, Lakuako Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez.

Langilea mozketa lanetan ari zen eta adar baten kolpea jaso du. Ertzaintzaren helikoptero bat bidali duten arren ezin izan dute ezer egin, behargila hilda zegoelako.

Caparroson, berriz, beste langile bat zauritu da, bi metroko altueran zegoela eskailera batetik erorita, Foru Poliziak adierazi duenez.