NAIZ
IRUÑEA

TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako mobilizazio eguna deitu dute azaroaren 5erako

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez kanpainak, azaroaren 5erako bi hitzarmen horien aurka antolatu duten mobilizazio egunaren berri eman dute.

Azaroaren 5erako TTIP eta CETA hitzarmenen aurka deitutako mobilizazio egunaren aurkezpena, Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Azaroaren 5erako TTIP eta CETA hitzarmenen aurka deitutako mobilizazio egunaren aurkezpena, Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Iruñean eginiko agerraldian, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez kanpainako ordezkariek azaroaren 5erako ‘Herriek erabaki. Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos’ lelopean deitu duten mobilizazio eguna aurkeztu dute.

Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo dira merkataritza librea bultzatzea helburu duten aipatu bi hitzarmenen aurkako mobilizazioak.

«Ezinbestekoa da gisa honetako nazioarteko merkataritza itunak baztertza, euren helburu bakarra finantza kapitala eta multinazionalak babestea delako, beti ere ingurugiroaren, pertsonen eskubideen eta herrien kaltetan», azimarratu dute.

Mobilizazio egun hori bultzatu asmoz, bi ekimen deitzaileek hainbat asanblada ireki antolatu dituzte datozen egunotarako. Gasteizen astelehenean izango da (19.00etan, ELAren egoitzan), asteartean Bilbon (18.00etan, Boluntan) eta, azkenik, ostegunean Iruñea (19.30ean, Auzoenean) eta Donostian (GKEen egoitzan).