
Derbia, hizki larriz idatzita, izan da igande arratsalde honetan San Mamesen ikusi ahal izan dena. Eta derbietan gertatu ohi bezala, zalaparta nagusitu da futbolaren gainetik, nahiz emoziorik ez den falta izan.
Tentsio handiarekin ekin diote bi taldeek neurketari eta horrek txartel hori festa ekarri du lehenengo minutuetan; Aduriz, Iñigo Martinez eta Raul Garciak ikusi dute txartel horia lehenengo hamar minutuetan.
Realarena izan da baloia denbora horretan, baina gol aukera argirik sortu gabe harik eta, korner batean, Zurutuzak txuri-urdinentzako lehen gola egin duen 17. minutuan. Hortik aurrera, baina, goitik behera aldatu da neurketaren nondik-norakoa.
Athleticek baloiaren jabetza lapurtu dio Realari eta, jokoz hainbeste ez izan arren, gol aukera garbiak sortzen hasi da. Esan daiteke Rulliri esker iritsi dela Reala markagailuan aurretik atsedenaldira.
Handik bueltan, azeleragailua are indartsuago zapaldu eta berdinketaren bila abiatu dira zuri-gorriak. Denbora kontua baino ez zen Athleticek partida berdintzeko gola egitea eta hori 51. minutuan iritsi da, Muniainen zartako bati esker.
Ondorengo bi golak Realaren opariak ere izan direla esan daiteke. 60. minutuan Navas eta Rulliren arteko huts bat aprobetxatu du Adurizek eta 72.ean Illarramendik baloiaren irteeran egin duen huts bati esker egin du hirugarrena Williamsek.
Neurketa erabakita, distantziak laburtzeko gola egin du buruz Iñigo Martinezek 82. minutuan.
Errepasatu neurketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
