NAIZ

Jai egunetan irekitzearen aurkako ekintza egin du LABek

Jai egunetan irekitzearen aurkako ekintza egin du gaur LABek Arrotxapea auzoko Simply-Sabeco supermerkatuan. «Jai egunetan eta igandetan irekitzeak ez du enplegua sortzen, langileen jornadak luzatu baino ez du egiten», salatu du sindikatuak ohar batean.

Arrotxapean LABek egin duen protesta (LAB)
Arrotxapean LABek egin duen protesta (LAB)

«Irekiera hauekin ezinezkoa da bizitza laborala familarekin edo aisiarako denborarekin uztartzea. Merkataritza zentru handien onurako baino ez da», gaineratu du LABek.

Neurri honek denda txikiak kaltetzen eta ixtera behartzen dituela esan du LABek ere. «Gehigizko kontsumoa bultzatzen du. Ordutegi komertzialak jada nahiko zabalak dira erosketak egin ahal izateko. Honengatik, erosleei dei egiten diegu jai egunetan ez erosteko, merkatari txikien itxieran eta egun hauetan lan egiteko behartuak gauden langileen prekarietatean ez laguntzeko», erantsi du.