
PKKrekin loturak edukitzea egotzita, azken orduotan Selim Kurbanoglu eta Mehmet Ali Aydin atxilotu ditu Turkiako Poliziak. Ipar Kurdistango Yenisehir eta Kayapinar hirietako hautetsiak dira, hurrenez hurren, atxilotuakoak.
Bi udaletako langileak atxiloketak ekiditen saiatu dira, eta eraikinetara sartu ahal izateko ateak bortxatu behar izan zituen Poliziak.
Efe agentziaren arabera, iragan irailetik, 47 alkate, haietako gehienak kurduen aldeko HDP edo BDP alderdietakoak, atxilotu edo kargugabetu dituzte, Turkiako Barne Ministerioaren aginduz. Zinegotzi ugari ere atxilotu dituzte tarte honetan.
Kasu batzuetan, Turkiako Gobernuak, udal horiek kudeatzeko ordezkariak izendatu ditu.

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Pays Basque
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Pays Basque
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du Miribillan bildutako euskararen komunitateak
Gipuzkoa
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

Musique