
«Ongi gaude, gogorra izan da baina pozik gaude ekintzak izan duen oihartzunarekin», adierazi dio Michel Berhokoirigoinek Paristik Infozazpi Irratiari, aske geratu berritan.
Laborantza Ganberako lehendakari ohiak azaldu duenez, «beldurra» izan dute baina orain dena «ondo pasatu da» eta «zoriontsu» daude. Abokatuen bidez jakin dute atxiloketek izan duten oihartzunaren berri. «Uste dut ekintza honek panorama aldatu duela», adierazi du.
Berak eta atxilotutako beste lau lagunek bake prozesuaren alde egin duten ekimenaz ere mintzatu da baxenafarra. 20.00etan emango dute elkarrizketa osorik Infozazpin.
‘Etxe’: «Harro ateratzen naiz»
Berhokoirigoinekin batera atxilotu zuten Stephane Etchegaray ‘Etxe’k Euskal Irratietan hitz egin du eta egindakoaz «harro» dagoela esan du. «Bake prozesuaren bidean harritxo bat ekarri baldin badugu, merezi zuen», adierazi du.

El párroco de Uharte reclama una respuesta militar en Ceuta y llama a «reconquistar Marruecos»

Investigan la muerte de un hombre en Lizarra tras una llamada alertando de violencia machista

El Aquavox que Barcina impuso para cargarse el gaztetxe acaba en fiasco millonario

La torre de Disney en Gaubea que ha molestado a los escaladores


