
Garaipen argia lortu du Eibarrek Sportingen aurrean. Asturiarrak ez dira aurkari izan, eta ligan dituzten arazoak buruan, laster esan diote agur Kopari. Abantailarekin zetorren talde gipuzkoarra joaneko partidatik (1-2), eta gaur alde hori baieztatu baino ez du egin.
Eta ez du asko itxoin. Minutu erdia baino ez denean jokatu, Beberen jaurtiketa baten ondorengo baloia Kike Garciak bota du sareetara. 1-0 eta asturiarrak burua makurtuta. Lehen zatian lasai aritu da Eibar. Kanpotarrek falta jaurtiketa batean baino ez dute arriskua sortu, baina final zortzirenetarako txartela ez da sekula arriskuan egon.
Lehen zatiko azken minutuan Adrian Gonzalezek egi ndu bigarrena, sailkapena esku-eskura utziz. Eta azken minutuan gola sartzea sikologikoa dela esan ohi bada, zer esanik ez bigarren zatiaren lehen minutuan berriro ere gola egiten badizute. Berriz ere Kike Garziak, eta berriz ere jaurtiketa baten ondorengo baloia arean harrapatuta.
Hortik aurrera partida irekia eta ezer gutxi jokoan eta Sportingek gola egin du. Urteari amaiera emateko partida erosoa izan du Eibarrek, zein Realarekin batera ostiralean egingo den Kopako final zortzirenen zozketan izanen den.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
