
Jose Migel Barandiaran omendu dute Ataunen. Bere izena daraman fundazioak deituta, euskararen aldeko lana goraipatu dute bere heriotzaren 25. urteurrenean. Hego Euskal Herriko erakundeak bertan izan dira «euskal kulturaren aita» bezala definitu dutena gogoratu asmoz.
EAE eta Nafarroako lehendakariak diren Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos buru zirela, Barandiaranen irudia ekarri dute gogora. «Etorkizun hobe bat eraiki asmoz jakinduria hedatu nahi izan zuen», azpimarratu du Urkulluk.
EAEko lehendakariak adierazi duenez, «egiten ahal diogun omenaldirik onena euskararen herria haztea da». Zentzu horretan, euskararen hazkundean «eredu» izan zela gaineratu du.
Barkosek, aldiz, bere lana zientziatik haratago doan zerbait dela adierazi du, «helarazi zizkigun balore sozialak kontuan hartuta». Nafar Gobernuak Jose Migel Barandiaran fundazioarekin hartu-emana berreskuratu duela ere iragarri du.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
