![Guggenheim museoa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/337/697/article_main_landscape/GUGGENHEIM.jpg)
1.169.404 pertsona hurbildu dira museora amaitu berri den urtean, 2015ean baino %6 gehiago (66.193 gehiago). Bisitarien jatorri geografikoari dagokionez, atzerritarren kopurua izan da gehiengoa. Jatorrien araberako ehunekoak beste urte batzuen antzekoak izan ziren; gehienak Estatu frantsesetik (%18), Erresuma Batutik (%7), Alemaniatik (%6), AEBtik (%6) eta Italiatik (%4) etorritakoako izan dira. EAEko bisitarien kopurua %11 izan zen, eta Espainiako Estatukoena %23.
Pertsona gehien erakarri zituen aldeetako bat museoaren arte programazioa izan dela nabarmendu dute bere arduradunek. Bisitari gehien izandako aldi baterako erakusketak udaberri eta udakoak izan ziren: ‘Andy Warhol: Itzalak’ 820.619 pertsonak ikusi zuten martxoa eta urriaren hasiera bitartean eta ‘Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak’ 679.532 lagun erakarri zituen martxoa eta irailaren hasiera bitartean. Hirugarren lekuan ‘Francis Bacon: Picassotik Velázquezera’ dago, 282.283 bisitarirekin urritik abendura bitartean, erakusketa ixteko zazpi egun falta direla (urtarrilaren 8an itxiko da).
![Larunbe](/media/asset_publics/resources/001/126/507/article_thumb_horizontal/larunbe.jpg)
Hallado en Larunbe un altar de piedra romano dedicado por una mujer a la deidad vascona Larrahe
![Jone_larrazabal](/media/asset_publics/resources/001/125/040/article_thumb_horizontal/JONE_LARRAZABAL.jpg)
El nombramiento de la nueva directora de Fiestas de Bilbo está al límite del Reglamento
![Pnvpse](/media/asset_publics/resources/001/125/125/article_thumb_horizontal/PNVPSE.jpg)
La rana jeltzale
![Gks](/media/asset_publics/resources/001/125/678/article_thumb_horizontal/gks.jpg)
Aurrerantzean adostasunak bilatzeko prest direla ziurtatu dute GKSk, ESk eta Luberrik
![Elkarretaratzea-angelu](/media/asset_publics/resources/001/125/860/article_thumb_horizontal/elkarretaratzea-angelu.jpg)