Ahotsa.info-k interneten zintzilikatu duen bideo batean, Julen Mendizabalek eta David Pla presoek Kalera Kalera ekimenaren eta herri mobilizazioaren garrantzia azpimarratu dute.
«Euskal iheslari politikoek azken urteotan erabili duten leloa ekarri nahi dugu gogora ‘deserrian gaudenok herria dugu arnas’, guretzat herria da funtsezkoa, herri proiektu bat eraiki nahi dugulako eta baita herritarrak ondoan izan eta herritarrekin batera aurrera egin», dio Plak.
Kalera Kalera ekimenak bezala, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ere etxeratzeko lanean ari dela azpimarratu du Plak. «Uste dugu ordua dela etxera itzultzeko eta horretan gaude», adierazi du, azpimarratuz hori «onuragarria» dela euskal herritar guztientzat eta «funtsezkoa» Euskal Herriarentzat egin.
Presoen etxeratzea «herriarekin adostutako moldeetan» lortzearen garrantzia azpimarratzen du Plak eta horretarako laguntza eta babesa galdegiten ditu.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria

