
Juan Ignacio Zoido eta Bruno Le Roux, espainiar eta frantziar estatuetako Barne ministroak, lehen aldiz elkartu dira kargua hartu zutenetik. Parisen egindako bileran, ETA izan dute elkarrizketaren ardatz nagusi eta honen aurkako «elkarlana» goraipatu dute.
Zoidok «elkarlan honek argitu gabeko hainbat kasuetarako» duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, eta Guardia Zibilak eta frantziar Poliziak elkarrekin egin dituzten operazioak nabarmendu ditu. «Erabateko desarmea» ezarri du Le Rouxek lehen helburu moduan, eta horretarako «erabili duten arma eta munizio guztia gureganatu behar dugu», gehitu du.
Bestetik, yihadismoa ere izan dute hizeta gai. «Ziur nago elkarrekin, mehatxu honi aurre egingo diogula», gehitu du Zoidok. Narkotrafikoaren inguruan, aldiz, bi estatuek egingo duten bileran akordio orokor bat sinatzea hobetsi dute.
Errefuxiatu eta migratzaileak ere ez dituzte ahaztu, Europar Batasaunaren kanpo mugak «indartu» egin behar direla adieraziz. «Benetako Marshall plan bat egin behar dugu Europatik Afrikarentzako», esan du Zoidok.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

