NAIZ
BILBO

Kutxabank auziarekin «kontsekuente» izateko eskatu die herri akusazioak EAJ, PSE eta PPri

Herri akusazioak elkarretaratzea egin du Bilbon, Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandez, Rafael Alcorta abokatua eta Cabieces beraren aukako ahozko epaiketaren harira eta EAJ, PP eta PSE egin dituzte Kutxabanken «pribatizazioaren erantzule». Honela, «iruzurra frogatzen denean kontsekuente izateko» eskatu diete.

Kutxabank auziko herri akusazioak elkarretaratzea egin du Bilboko auzitegian. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)
Kutxabank auziko herri akusazioak elkarretaratzea egin du Bilboko auzitegian. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

LAB, Esk, Steilas, Hiru, EHNE Bizkaia, EKA/OCUV eta Pentsionistak Martxanek osatzen dute herri akusazioa Kutxabank auzian, zeinetan bankuak espainiar Gobernuko ordezkari ohi Mikel Cabiecesi egindako ordainketa irregularrak aztertzen diren. EAJ, PP eta PSE egin dituzte Kutxabanken «pribatizazioaren erantzule» eta «iruzurra frogatzen denean kontsekuente izateko» eskatu diete.

Herri akusazioak elkarretaratzea egin du Bilboko auzitegiaren aurrean, Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandez, Rafael Alcorta abokatua eta Cabieces beraren aukako ahozko epaiketaren harira.

Bizkaiako Entzutegiak epaiketaren bigarren jardunaldia du gaur, defentsak aurreko astean aurkeztutako aurre aferak baztertu ostean. Herri akusazioak ospatu egin du «ustezko iruzur honen egileak akusatuen aulkian eserarazi dituztelako». «Haien delituengatik ordain dezaten nahi dugu», gehitu dute Urtzi Ostolozaga eta Ana Perez bozeramaileek.

Adierazi dutenez, defentsak «sekulak existitu ez zen lan baten ordainketa justifikatu behar du». Honela, orain arte lortutakoa ospatu duten arren, «bide luzea» geratzen dela adierazi dute. Honela, EAJ, PP eta PSEri eskatu diete «ez daitezela koldarrak izan» eta iruzurra frogatzekotan «aurrera pauso bat» emateko eskatu diete.

Ostolozaga eta Perezek, adierazi dutenez, «oso argi» dute EAJ, PP eta PSE Kutxabanken «pribatizazioaren erantzule» direla. «Cabiecesek jaso zituen ordainketak alderdi hauek jasotzen zituzten abantailen parte da, bankua kapital pribatuari saltzearen truke», salatu dute.