NAIZ

Diru sarrerak bermatzeko errentan murrizketarik ez egitea eskatu diote Lakuako Gobernuari

Diru sarrerak bermatzeko errentan murrizketak ez egiteko eskatu diote sindikatu eta gizarte eragileek Lakuako Gobernuari.

Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea.
Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea.

Sindikatuek, gizarte regaileek eta Ekain gizarteratzearen aldeko sareak diru sarrerak bermatzeko errentan %8ko igoera egitea eskatu diote Jaurlaritzari.

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT eta CNT sindikatuek eta Ekain gizarteratzearen aldeko sarea osatzen duten 300 taldeek (Gizatea, Hirekin, Harresiak Apurtuz...), pentsiodunen taldeek eta hainbat gizarte taldek (Berri-Otxoak, SOS Arrazakeria, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartea, Elkartzen...) babestu dute Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean egin duten elkarretaratzea.