NAIZ
GASTEIZ

Gasteizko campusean Ertzaintzak ikasle bat identifikatu eta materiala eraman duela salatu dute

Ikasle bat identifikatu du Ertzaintzak Gasteizko campuseko Kirol fakultatean, Hala Bedi Irratiak jakinarazi duenez. Gaur goizean talde bat Letren fakultateko atea mailu batekin hausten saiatu dela adierazi du Ertzaintzak.

Ertzaintzak Gasteizko campuseko Kirol fakultateko ikasle bat identifikatu du, Hala Bedi irratiak jakinarazi duenez. Letretako fakultatean ere sartu omen da Ertzaintza, eta ikasle mugimenduak biltzeko erabiltzen duen Ikasle Gelatik ordenagailuak eta hainbat material eraman dute.

Datorren ostegunerako (23) ikasle greba deitu du ikasle mugimendua eta hainbat ekimen izaten ari dira ikastetxe eta unibertsitateetan. Ikasle mugimenduak «Ertzaintzaren presentzia handia» salatu du.

Bestetik, Ertzaintzak adierazi duenez, gaur goizean gazte talde bat Letretako fakultatearen atea mailu batekin hausten saiatu da, eta kamera bat ere hautsi dute. Era berean, datorren osteguneko grebara deituz mergoketak ere egin dituzte.