«Joan zaigu Euskal Herriaren lagun handia, historiaren norabidean eragin zuen borrokalaria», azpimarratu du Sortuk Martin McGuinnessen heriotzaren aurrean. Ohar baten bidez, nabarmendu egin dute irlandarrak bizitza osoan zehar Euskal Herriko gatazka konpontzeko erakutsitako engaiamendua.
Euskal Herria McGuinnessekin «beti zorretan» egonen dela adierazi du Sortuk. «Irlandako gatazkan berezibiko garrantzia izan du komunitateen arteko berradiskidetzea eta berak portaera eredugarria izan zuen lan horretan: urtetan etsai amorratua zuen Ian Paisleyrekin gobernuaren lidergoa konpartitzera iritsi, eta baita lagun on bilakatu zen; zentzu horretan, bere figurak burdinazko borondatea eta inspirazio ukaezina ordezkatzen ditu gatazka politikoen konponbidean aritzen garen munduko mugimendu askatzaile guztientzat», gaineratu du.
Era berean, Euskal Herriaren etorkizunean berak utzitako irakaspenek izango duten balioa adierazi dute. «Agur eta ohore Martin McGuinness. Zuk utzitako ondare politikoa Euskal Herrian ere bakea eta askatasuna ekarriko duen hazia izango da, dudarik ez. Eskerrik asko lagun!»

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

