
Uste baino askoz errazago atera du aurrera Aitor Mendizabal antzuolarrak Lekeition jokatutako Jose Javier Zabaletaren aurkako estiloen arteko lehia. Aspaldi da atzelariek ez dutela emaitza onik lortu buruz burukoan eta, salbuespenak salbuespen, lehiaketa hau zigor bat bilakatu da atzeko koadroetan aritzen diren pilotarientzat.
Batere orekarik gabeko lehia izan da Lekeitiokoa, gipuzkoarrak bereak oso ondo egin dituen bitartean, Etxarrengoak ez baitu pilotalekuan bere burua kokatzen asmatu. Inoiz ez da piloteoa luzatzeko gai izan eta aurkariak jokoa aurreko koadroetara eraman duenean, erabat galduta ibili da atzelaria.
6-0 aurreratu da lehenengo Mendizabal III.a eta apenas izan du erreakziorako ahalmenik nafarrak. 8-3 gerturatu da, baina gero zuzenean joan da Mendizabal 22. kartoira 107 pilotakada baino izan ez dituen lehia txikian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

