
Laineza hartuta dabil aspaldian Oinatz Bengoetxea eta gaur egun gutxi dira, edozein jokamoldetan, leitzarrari aurre egiteko gai diren pilotariak. Joko bolada bikainean zetorren Aimar Olaizola bera ere urrun geratu da Labriten jokatutako final laurdenetako partidan.
Lehen sei tantoetan biei ere euren sakea defendatzea kosta zaien arren, berehala ikusi da Oinatz Bengoetxeak askoz egun hobea zuela. Errestoan ezker airez ia inoiz baino hobeto aritu da leitzarra eta Aimar Olaizola, aldiz, eskuinaz pilota gozatu ezinda aritu partida hasiera-hasieratik.
Sakearekin ere, paretara bikain gurutzatuz, bietan gazteena askoz eraginkorrago aritu da eta ia jarraian egindako hiru tantorekin partida hautsi du. 13-4koan eskuin eskuko hatz batean mina hartu izanak ere ez du geldiarazi Bengoetxea VI.a 5-17koan partidako alderik handiena eskuratu du.
Saiatu da Olaizola II.a aldeak murrizten, baina uneoro gaindituta egon da, pilotara ondo jarri ezinda, zituen aukera apurretan ere gehiegi asmatu gabe eta «aspaldian jokatutako partidarik txarrena jokatu izanaren sentsazioarekin» agur esan behar izan dio lehiari.
Bengoetxea VI.ak aldiz, bihar Bilbon Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak jokatuko duten partidaren irabazlearen aurka jokatuko du finalerako txartela.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
