
Xabier Aranburu Sagarminaga ondarroarra atzo espainiaratu zuten eta hasieran Donostiara eta ondoren Madrilera eraman zuten.
Ondarroarrak Estatu frantsesean ezarri zioten sei urteko espetxe zigorra apirilaren 17an bete zuen arren, euroagindu bat zuen eta entregatu egin zuten. Gaur goizean eraman dute Auzitegi Nazional espainolera eta fiskalak espetxeratzeko eskatu duen arren, Eloy Velasco epaileak 12.000 euroko fidantza ezarri dio askatasuna berreskuratu ahal izateko.
Fidantza ordainduta, aske geratu da ondarroarra eta Euskal Herrira bidean jarri da bere senideekin.
Landetan atxilotua 2012an
Xabier Aranburu 2012ko maiatzaren 28an atxilotu zuten Landetan, Mont-de-Marsan hirian, Oroitz Gurrutxaga oreretarrarekin batera, ETAko kide izatea leporatuta. Biak espetxeratu egin zituzten eta orduz geroztik hainbat kartzelatan izan dute.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
