NAIZ

Urdulizeko ospitaleko larrialdi zerbitzua asteartean jarriko da abian

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, Jon Darpon Osasun sailburua, Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusia eta Javier Bilbao Urdulizeko alkatea larrialdi zerbitzuen irekiera ekitaldian izan dira. Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Osakidetzan egindako «pribatizazioak» salatzeko.

Urdulizeko ospitalea. (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)
Urdulizeko ospitalea. (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)

Urdulizeko ospitaleak larrialdi zerbitzua jarriko du martxan asteartetik aurrera. 2016ko uztailean inauguratu zenetik, Bizkaiko Uribe eskualdeko 175.000 bizilaguni eman die zerbitzua ospitale berriak.

Modu honetan, asteartetik aurrera, ospitaleko larrialdi zerbitzua zabalik egongo da urteko 365 egunetako 24 orduetan, Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urdulizeko bizilagunen osasun premia larriei erantzuteko.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek osasun zerbitzu publikoak aldarrikatu dituzte elkarretaratze batean.