
Cefalu eta Etna artean 181 kilometroko ibilbidea zuten gaur txirrindulariek Giroaren 4. etapan.
Jan Polanc (UAE) esloveniarrak hasieratik alde egin du beste hiru txirrindularirekin batera eta banaka banaka atzean utzi ditu. Helmugaraino zegoen 18 kilometroko igoerari eutsi egin dio 24 urteko gazteak eta bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu, 55 segundu eta 58 ehuneneko denborarekin.
19 segundura sartu da Ilnur Zakarin Katusha taldeko errusiarra, eta handik 30 segundura Geraint Thomas (Sky), Nairo Quintana, Mikel Landa eta Vincenzo Nibali zihoazen taldearen buruan.
Sailkapen nagusian Bob Jungelsek (Quick Step) jantzi du elastiko arrosa; sei segundu ateratzen dizkio Geraint Thomasi eta 10 Adam Yates eta lasterketa irabazteko gainerako faboritoei.
Bihar 159 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, Pedara eta Messina artean.

Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

Fallece otro preso de la cárcel Zaballa, un hombre de 60 años gravemente enfermo
