Soraluzeko Sagarerreka kaleko lau bizilagun, horietako bi adin 13 eta 8 urteko adin txikikoak, Mendaroko ospitalera eraman dituzte gaur gauean, gasa arnastu dutela-eta.
Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez,00.15ean jaso dute larrialdietako zerbitzuek abisua; lau bizilagunak zorabiatuta zeuden eta haietako batek konortea ere galdu du. Suhiltzaileak eta anbulantziak hara joan dira eta lau lagunak Mendaroko ospitalera eraman dituzte, karbono monoxidoa arnastu dutela-eta.
Antza denez, galdara baten konbustio txarrak eragin du gas isuria.
Sutea Ibarran
Bestalde, Ibarrako Otarreaga kalean dagoen karrozeria batean sutea izan da gaur goizeko lehen orduan eta, horren ondorioz, zortzi etxebizitza hustu behar izan dituzte.
Sutea auto batean piztu da eta kiskalita geratu da; ez da inor zauritu.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
