
Lanuztea eta Bilboko Kutxabanken egoitzaren aurrean protesta egin zuten atzo Informatica de Euskadi enpresako langileek, Kutxabankek enpresa honetan dituen akzio gehienak Accenture multinazionalari saldu nahi dizkiola salatzeko. Salmenta gauzatuko balitz, EAEko banku nagusiak enpresaren kudeaketa zuzena galduko luke. Enpresa batzordeak, CCOO, LAB eta SIIEk osatua, salmentak langileen enpleguaren eta lan baldintzen gain izango dituen ondorio kaltegarriak salatu zituen.
Sindikatuen esanetan, salmentak lanpostu galera ekarriko du, Accenturek zenbait sail bertan behera utziko lituzkeelako. Bestalde, bazkide nagusi berriak Estatu mailako hitzarmena ezarriko lukeela ohartarazi dute sindikatuek, lan baldintzen galera ekarriko lukeena. Azkenik, enpresa honen salmentak ekarriko duen deskapitalizazioa ere salatu dute, 325 euskal langile dituen enpresa bat multinazional amerikar baten esku utziko baitu.
Kontraesanak
Enpresa Batzordeak, Kutxabanken eta BBK Fundazioaren arteko «kontraesanak» ere salatu zituen. «BBK Fundazioak bertoko enpresak bultzatzeko funts baten sorrera iragartzen du, eta, bestetik, Kutxabankek aurrera jarraitzen du Informatica de Euskadiren %90 Accentureri saltzeko prozesuarekin», gaitzetsi dute langileek.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Denuncian ante la Fiscalía a CAF por su implicación en el tranvía de Jerusalén
