
Ohar baten bidez, Edesa Industrialeko langileen ordezkaritzak azaldu du prentsaren bitartez izan zutela zuzendaritzak aurkeztu duen hartzekodunen aurrekonkurtsoaren berri.
Langileen ordezkaritzak argi esan du enpresaren jokabidea «onartezina» dela eta bideragarritasun plan bat exijitu diote, beraiei bizkarra eman gabe egina. «Gure langabezia kontsumitzen ari gara Enplegu Erregulazio Espediente baten bitartez eta ez dakigu CNAk Edesa Industrialekiko zein enpresa proiektu duen», nabarmendu dute.
Zuzendaritzako kide den Jorge Martinekin izandako bileran, azaldu dutenez, esan zien «aurrekonkurtsoa aukeztearen arrazoia babes judiziala izatea dela», izan ere «uztailaren erdialdean agortzen da tresna finantzieroek duten luzapena eta derrigorrezkoa dela enpresaren berfinantziaketa».
Taldeko arduradun nagusiak, Jorge Parladek, datorren ostegunean bilera egiteko konpromisoa adierazi zien.
Beharrean dauden produkzio lerroen hornikuntza lanetan ari da zuzendaritza, langileen ordezkarien arabera.
Azkenik, gogoratu dute langileen ordezkariak, sindikatuekin batera, hainbat alditan jo dutela Lakuako Gobernuarengana enpresaren egoera salatzeko.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu




