
Euskadiko Txapelketa zuten jokoan arraunlarien Lekeition eguerdian jokatu den estropadan, eta lehia estua izan da garaipena lortzeko bai gizonezko bai emakumezkoetan. Bi kasuetan azken metroetan erabaki da bandera.

Emakumezkoak izan dira lehenak itsasoratzen eta Hibaikak eskuratu du garaipena. Errenteriakoek lehia estua izan dute azken luzean sanjuandarrekin eta azkenean Hibaikakoak izan dira azkarrenak helmugan. Hamaika minutu eta 50 segunduko denbora egin dute txapeldunek, San Juanek baino ia bi segundu gutxiago.
Hirugarren postuan Orio sailkatu da, errenteriarrengandik hamasei segundura, eta laugarren Arraun Lagunak izan da, 45 segundura.
Hernani, Deustu, Donostiarra eta Lea-Artibai sailkatu dira ondoren, hurrenez hurren.
Urdaibai-Hondarribia norgehiagoka
Gizonezkoei dagokienez, Urdaibairentzat izan da Euskadiko bandera, baina azken metroak arte ez da erabaki. Hondarribiarekin parez pare joan dira bermeotarrak eta azken olatua erabakigarria izan da bizkaitarrek garaipena eskuratzeko. 20 minutu eta 48 segunduko denbora egin dute, Hondarribiak baino 1,60 segundu gutxiago.
Hirugarren Orio sailkatu da, 21 segundura, eta laugarren Kaiku, irabazlearengandik 23 segundura.
Bosgarren postua Zierbenarentzat izan da, eta ondoren Donostiarra, Ondarroa eta San Juan sailkatu dira.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
