
Goizeko 8.20ean abiatu da Jaizkibel konpainiaren desfilea Hondarribiko Alamedatik, Oihana Etxebarrieta kapitain berriaren gidaritzapean: Aurten Ertzaintzaren eskoltarik gabe egin dute ibilbidea alardean parte hartu duten gizon-emakumeek; Kale Nagusiaren hasieran eta bukaeran izan dira soilik poliziak, nahiz eta Jaizkibelekoak kezkatuta zeuden zer gerta zitekeen, batik bat kale horretan.
Espaloian babesten dituztenak txalotuz bukatu du Jaizkibelek goizeko alardea. pic.twitter.com/9ERl2Urm4N
— oihana llorente (@OihanaLlorente) September 8, 2017
20. urteurrena bete du Jaizkibelek alardean eta inoiz baino jende gehiago bildu du aurten, laurehundik gora lagun. Jai giro ederrean egin dute ibilbidea eta espaloietan zain zeudenek txaloka hartu dituzte. Tentsio unerik handiena Kale Nagusian izan da, han baitziren alarde baztertzailearen aldekoak, aurten gerriranoko plastiko beltzekin, aurpegiak begibistan, eta Jaizkibelek ordutegia alda dezala eskatuz. Txaloak ere jaso dituzte Jaizkibelekoek, hala ere.
Emakunde, Arartekoa, Udalbiltza, EH Bildu, Podemos eta Ezker Anitza-IUko ordezkariak han izan dira Jaizkibelekoei babesa adierazten, baita Denis Itxasko Gipuzkoako Kultura diputatua.
EH Bilduko eta Podemoseko ordezakariak Hondarribian pic.twitter.com/xG4LE2AiXb
— oihana llorente (@OihanaLlorente) September 8, 2017

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

