NAIZ
SARA

Sarako bestetan gazte bat hil da kotxe batek harrapatu ondoren

Jatsuko gazte bat gaur goizean hil da Baionako ospitalean bart Sarako bestetatik etxera bueltatzen zelarik kotxe batek harrapatu zuenean.

Sarako hirigunetik Portua auzunera doan bidean gertatu zen istripua. Gaua zen eta euria egiten zuen. Sara bertako 12 gazte batek gidatzen zuen kotxeak Jatsuko bi anai, 28 eta 30 urtekoak, harrapatu zituen.

Istripuaren lekuan erreanimatzen saiatu ziren, baina anairik gazteena gaur goizean hil da Baionako ospitalean. Nagusienak bizkarhezurran kalteak ditu.

Gertatutakoaren ondorioz Sarako bestetako egitaraua bertan behera gelditu da. Autoaren gidaria atxilotu dute.