Maite Ubiria Beaumont
BAIONA

67 urteko lagun bat hil da auto-istripu batean Bankan

Asteburu latza izan da Lapurdiko errepideetan. Eguraldia txarrak auto-istripu anitz eragin ditu. Hartara 67 urteko auto-gidari bat hil zen, larunbatean, Bankan, bere etxetik metro gutxira zegoela ibilgailuaren kontrola galdu eta inguruko erreka batera amildegitu zenean. Atzo bertan Sarako bestak bertan behera geratu ziren, larunbatean auto batek bi oinezko harrapatu ondoren. Horietako bat, Jatsuko gazte bat, atzo zendu zen Baionako erietxean.

Asteburu latza izan da Lapurdiko errepideetan. Eguraldia euritsuak auto istripu andana eragin ditu, gehienetan errepidetik irteeran. Hartara Jendarmeriak bide bazterrera eroritako bi kotxe atzeman zituen Ainhoan, gaueko 2.00ak zirela. Handik gutxira tankerako istripuak izan ziren Luhuson, Senperen eta Hazparren, zorionek zauriturik gabe.

Maleruski, gau berean Sarako bestak doluz bete zuen istripua gertatu zen. Auto batek Jatsuko bi anai harrapatu zituen. Horietako bat, atzo, Baionako larrialdi zerbitzuetan zendu zen. Istripuaren ondorioz bestak bertan behera geratu ziren, atzo.

Bestalde, Lapurdi barnealdean beste hildako bat eragin zuen errepideak. 67 urteko gizonezko batek bere autoaren kontrola galdu eta erreka baterantz erori zen.