
EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal talde politikoek Deustuko Gazte Lokalaren hustuketa salatu dute komunikabideetara igorritako ohar batean.
Izan ere, EAJ eta PSEren udal gobernuak lokala autogestionatzen duten gazteei irailaren 23rako hustu egin behar dutela jakinarazi die.
Oposizioko taldeek gogoratu dute «azken hamarkadetan gazteek auzoan egindako lan eta ekarpenak» eta udal gobernuak berak askotan lokal autogestionatua «eredutzat» jo duen.
Hori dela eta hiru udal taldeek gobernuari eskatu diote lokala ez hustea eta irtenbide bat bila dezala gazteek auzoan egindako lanarekin jarraitu ahal izateko.
EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal taldeek deitutako mobilizazioekin bat egin dute eta herritarrei parte hartzeko luzatu diete.
Astearte eguerdian agerraldia egin zuten hainbat auzokidek Deustuko Gazte Lokalaren defentsan. Aste honetarako mobilizazioak iragarri zituzten proiektuari sostengua adierazteko.
Ostegunean elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19.00etan eta ostiralean berriz, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19.30etarako.
Aldi berean, Gazte Lokala kokaturik dagoen Luzarra kaleko auzokideek ez dutela inolako kexarik azaldu zuten agerraldian.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

