
Sailkapenaren goikaldean kokatuko da Athletic igande honetan Lezaman Valentziari irabazi ostean. Neurketa hasi eta berehala -10. minutuan- aurreratu dira etxekoak, Yulema Torresen golari esker. Buruz egin du gola jokalari zuri-gorriak.
Partidaren isla, baina, berehala berdindu dute valentziarrek; 17. minuturako banakoa ezarri du markagailuan Mari Pazek. Banakoarekin iritsi da neurketa atsedenaldira, baina izan dute kanpokoek markagailuan aurre hartzeko aukerarik.
Amaiera mugitua izan du neurketak: 76. minutuan bi eta batekoa sartu du Yulema Corresek, 80an hirugarrena egin du Leiak eta 82an, neurketari emozioa emate aldera, distantziak murriztu ditu Joycek. Azkenean, baina, hiru puntuak etxean geratu dira.
Neurketa zaila jokatu du bere aldetik Realak Zubietan, Bartzelona izan baitu aurkari. Lehenengo minutuetan aurpegia eman badute ere donostiarrek, pixkanaka bisitariek hartu dute partidaren kontrola. Aukera batzuk sortu dituzte, baina ez dira gai izan Mariasunek babestutako atea zulatzeko.
Hutsean heldu da neurketa atsedenaldira, eta horrek itxaropena zabaldu du etxeko jokalarien artean. Bartzelonak, baina, beste erritmo bat sartu dio neurketari, eta gol aukera batzuen ostean 71. minutuan iritsi da gola. Bussagliak egin du huts eta batekoa, eta ez da markagailua gehiago mugitu Zubietan.
Errepasatu emakumeen Ligako emaitzak eta sailkapenak NAIZen webgune berezian.

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

La ‘cabeza de Baco’ sustraída por un ex alto cargo del PNV llega 50 años después al museo Bibat

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»
