
Partida hasieratik oso orekatua eta borrokatua suertatu da, biek erritmo bizian jokatu dute eta , hutsen bat ere bildu duten arren, ikuskizun aparta eskaini dute. Oso oldarkor irten da kantxara Unai Laso eta 3-8 aurreratzea ere lortu du. Piloteoan bizkorrago irteten zion pilotak eta gantxoarekin ere asko asmatu du.
Hala ere, sufritzeko zegoen Artola eta kontrako egoerari buelta emateko gai izan da, batez ere sakea eta sake-errematea baliatuz, 9-8 aurreratzeraino. Hortik aurrera, ekimena Artolarena izan da, baina Lasok ez du inoiz amore eman eta asko estutu du.
Bukaera aldera, ordea, Artola indartsuago heldu da eta zabalean jarraian egindako hiru dejadek haize handia eman diote eta 21-16 zirela sakez egindako falta ez du garestiegi ordaindu behar izan.

Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Las derechas tumban los decretos de vivienda y dejan tocada la legislatura de Sánchez

«Puta», grabado en la espalda con un cúter; el detenido ha quedado libre

Muere una joven que resultó herida en la sokamuturra de Lodosa
