Bere ibilbideko unerik gozoenean dela berretsi du Victor Estebanek bere herrian jokatutako partidan eta final laurdenetako ligaxkako lehen puntua lortu du, Elezkanori 18-22 irabazita. Emaitza honen ostean, Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du hurrengo ostiralean Logroñoko Adarragan.
Lehen kanporaketan Erik Jakak uste baino lan gutxiago eman bazion, gaur Danel Elezkanok asko estutu du, nahiz eta partidaren zatirik handienean errioxarra aurretik izan den markagailuan. Are gehiago, sake-errematearekin asmatu ahal bezain pronto, 6-14 aurreratu ahal izan du, baina Elezkano ez da inoiz partidatik irten.
Hortxe egin du Victorrek partidako bere lehen hutsa eta Elezkanok bikain baliatu du markagailua orekatzeko (12-14). Pilotez kexu agertu da Victor, biziagoak nahi zuten, baina sakea berreskuratu eta berriz ere zuloa handitu ahal izan du (12-18), baina, beste behin, Elezkanok eutsi egin dio partida orekatzeraino (18-18). Ezin izan du, ordea, markagailuan aurre hartzerik izan. Bi pilotariak alderik alde ibili diren tantoa baten ostean, txapan jo du Elezkanoren azken pilotakadak eta hortxe amaitu dira bere aukerak.

Tres impactos con una escopeta de balines en cara y espalda contra un migrante en Donostia

Un trabajador de CAF reconoce haber colocado una cámara oculta en aseos de la fábrica

La Policía de Santurtzi no evaluó bien el estado de Ander S.T. y la ambulancia tardó una hora

Un tercer escándalo paraliza las obras de Belate, la pesadilla del Gobierno navarro
