Sendo jarraitzen du Athleticek Ligan. Hirugarren postuan egun, Bartzelona eta Madrilgo Atletico gisako taldeekin ari da lehiatzen goiko postuak. Borroka horretan, beste urrats bat eman dute lehoiek igande eguerdi honetan Espanyolen aurka irabazita.
Garaipen argia izan da, gehiegi sufritu gabekoa. 7. minuturako aurreratu dira markagailuan, Erica Vazquezen gol batekin. Hortik atsedenera arteko denbora misterio gutxikoa izan da, kontrolpean izan baitu neurketa Athleticek.
Bigarren zatia hasi eta 57. minutuan bigarrena sartzeko abagunea izan du Nekanek, baina gora joan da bere jaurtiketa. Yulema Corres eta Eunatek 73 eta 77. minutuetan izan dute, hurrenez-hurren, beren abagunea, harik eta 82.ean, areaz kanpoko jaurtiketa batean, Eunatek egin duen gola.
Neurketa lasaia eta hiru puntuak etxera, goiko postuen lehian jarraitzeko.