
Arratsaldean egingo duten arren inaugurazio ekitaldi ofiziala, goizean ireki ditu ateak Labore Bilbo kontsumo elkarteak Santutxuko Haro plazan kokaturiko lokalak. «Helburua ahalik eta jende gehienari bertokoak diren kalitatezko produktuak eskuragarri jartzea da» eta «ohiko denda eta saltokien ordutegi berdintsua» izango du Labore Bilbok.
Bertoko jaki osasungarriak egongo dira salgai Laboren «agroekologiaren baitan produzituak eta, zer esanik ez, harreman soziolaboral justuetan oinarrituak», zehazten dutenez. Labore Bilbo irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta «bestelako ekonomia eredu batean sinisten dugu». «Kontsumitzaileok kalitatezko produktuak prezio herrikoietan eskuragarri izango ditugu, nekazariek prezio duina jasoko dute jakien truke eta lanpostu duinak sortuko ditugu», azaltzen dute webgunean.
Ildo horretan, proiektuaren «bizkar-hezurra» bazkideek osatzen dutela azpimarratzen dute, «bazkideok gara Laboreren jabe eta garante». Labore-Bilbo elkartea babesten duten, norbanako eta eragileek (EHNE Bizkaia, Errigora, Bizilur elkartea, Mundubat, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Gite-Ipes) otsailean eman zuten bazkidetza kanpainaren berri. Dagoeneko 250tik gora dituzte eta helburua 500 izatera heltzea da.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
