
21.500 lagun elkartu dira Anoetan bertan jokatutako Reala eta Athleticen arteko lehen derbia ikusi asmoz. Batez ere, Reala zen gaur hiru puntuen beharra zuena, izan ere, poltsikoan zuen jada Athleticek Kopan jokatzeko sailkapen txartela.
Gauzak, baina, ez dira donostiarrek nahi bezain ongi joan, eta hasieratik gainera. 5. minutuan bertan izan dute lehen aukera bisitariek, argia gainera, atzelari txuri-urdin batek atepetik atera behar izan baitu baloia.
Hala, 23. minutuan iritsi da gola. Erika Vazquezek erdiraketa egin eta Sandra Ramajo izan da bere atean gola egin duena. Athleticek erasoan jarraitu du eta 32.ean egin dute bigarrena, Erika Vazquezen bidez. Atsedenaldira iritsi aurretik, 38.ean, zutoinera jaurti du Eunate Arraizak.
Atsedenalditik itzuli bezain pronto egin dute bisitariek hirugarren gola. Nekane Diez izan da golegilea eta erabat bideratua utzi du neurketa zuri-gorrien mesederako. Laugarrena, berriz, Lucia Garciak egin du 57.ean.
Neurketa erabat galdua zuenean hasi da Reala bere irudia hobetzen. Gola ere egin dute donostiarrek 59. minutuan, eta ondoren aukerak sortu badituzte ere ez da markagailua gehiago mugitu.
Galdu izanagatik ere, Kopan jokatzeko txartela eskuratu du Realak denboraldia zazpigarren amaituta; Athleticek, berriz, hirugarren amaitu du.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

