
Ehunka lagunen aurrean aurkeztu dituzte Eusko Label eta Euskotren ligen denboraldi berriak, Bilboko Bizkaia Frontoian.
Gizonezkoen kasuan hilaren 24an hasiko da Eusko Label Liga, Bilboko uretan, hiriko IX. Banderan.
Emakumezkoen Euskotren Liga, aldiz, ekainaren 30ean hasiko da, Sestaoko Bandera lortzeko lehiarekin.
Joxe Felipe Auzmendi eta Sandra Sabates aurkezleek gidatu duten aurkezpen ekitaldian, gainera, iazko denboraldiko sariak banatu dituzte.
Besteak beste, Urdaibaik Trainerurik Azkarrenaren saria jaso du, Boiron segunduko 4,86 metroko abiadura lortu baitzuen. Kirol Merituaren Arrauna Tiranentzat izan da. Harrobi Onenaren saria Ondarroara joan da. Ondarroa Cikautxok Entrenatzaile Onenaren saria ere jaso du, Jon Iriondorentzat izan baita aitortza hori.
Patroirik Onenaren saria Hondarribiako Ioseba Amunarrizek jaso du eta Orioren afizioari ere aitortza egin diote.
Estropada Antolakuntza Onenaren saria Aresentzat izan da, iaz «sekulako estropada» antolatu baitzuten eta Javier Herran igo da eszenatokira saria jasotzera.
Sari banaketa bukatuta, Euskotren Garaikurra eta Caixabank Koroaren erreplikak eman dizkiete Urdabai eta San Juan Iberdrolako ‘Batelerei’.
Zornotzako Zaparrada Batukadaren erritmoek eta Albert Boira umoristak ikusleei ateratako irribarreek osatu dute ekitaldia.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»
