Aurreko batean, euripeko aterki artean, Euskaraldia eta Extremaduratik etorritako bizilagunen bilera; ordu berean ekitaldi bi, mundu bi, herri bakar batean, nola uztartu, nola egosi, hura dastatu, eta zergatik ez elkarrekin? Hartu genuen autobusa atzo, Usurbil helbide, leku, etorkizun; ez mugarri, perfumearen zantzu sotila baizik. Aurretik, 70 urtetik gorako gurasoak, motxila bizkarrean. «Segi umeekin zuek eta egingo dugu guk kilometroa oinez». Geratu ginen itxaroten... Eta itxaron, eta itxaron... Giza katean geunden ohartzerako. «Haurrak errepidetik urrun», kontuz, trafikoa ez da gelditu. Helikopteroaren hotsa gero eta gertuago, olatuak, txaloak eta irria jendearen bisaietan. Nonbait hutsuneak, jendetza deslekuetan. Zikloturistak errepidean. Hunkitzearen zirrara, bidean lagunak izatearen hotsa. Boza. Poza. Perfumea egina da.
Ikusi ditugu goialdeko bizilagunak, behealdekoak eta enparauak. Gehienak euskaldunak, gehienak abertzaleak. Ezker-eskuindar. Tira, poztu gaituzte kontzientziaz batu diren ezagunek. Izan nahi genuke.
Aterkia zabaldu du norbaitek. Ordu erdiko aterrunea agindu dute. Eguzkipeko legeak gogor zigortzen ditu azal zaharrak eta datozen berriak. Orbainak begietan. Euripeko eguna nahi nuke, aterki zabalaren azpian gordetzen gaituen geruza ikusezin bati begira egoteko. Esan dezatela gure esku dagoela. Bai, izan dadila hala, denon esku bego, etorkizuna norbanakoaren grinaz harago doan zerbaiten alde. Bagoaz... etorri gurekin.

68 fallecidos ya en Toledo por otro accidente en el AVE atribuido a un error humano

Las potentes movilizaciones antifascistas echan atrás al agitador Vito Quiles en Bilbo

Pradales y EH Bildu rechazan los graves ataques y Zupiria habla de «grupos organizados vascos»

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

