
XXVIII. Orioko bandera lehiatu da igande honetan eta, ustekabekoa emanda, etxean geratu da saria. Azken olatu bikain bat hartu eta Zierbena aurreratuta, oriotarrak izan dira nagusi etxeko estropadan. Apenas 18 ehuneneko aldearekin irabazi dute gainera.
Orio, Urdaibai eta Hondarribiaren artekoa izan da lehia, baina azkenera Zierbena bera ere jokoan sartu eta gertu izan du garaipena. Hiru segundoko atzerapena zuten 300 metroren faltan etxekoek, eta azken metroetan olatu bat hartu eta Zierbena gainditzeko moduan izan dira.
Etxean, euren zaleen aurrean, eta 18 ehuneneko aldearekin soilik, lortu dute oriotarrek denboraldiko euren lehen garaipena.
Hirugarren sailkatu da Urdaibai, Eusko Label Ligako bere lidergoa are gehiago sendotuz. Izan ere, bosgarren suertatu da Hondarribia, Bermeokoekiko bi puntuko aldea galduz. Tartean, laugarren, Cabo izan da, lehenengo txanda irabazita.
Beheko postuetan, San Juan izan da jardunaldiko galtzaile nagusia. Hala ere, Tiranek jarraitzen du azkeneko postuan sailkapen nagusian.
Ez da San Juan geratuko duenik
San Juanentzat izan da, berriz, emakumezkoen Orioko banderako VI. edizioa. 10:46-ko denbora egin dute sanjuandarrek, bigarren sailkatu den Orio baino hiru segundo lehenago helmugaratuz. Hala, gaur arteko Euskotren Ligako bandera guztiak irabazi dituzte batelerek.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Un ertzaina se convirtió en jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsificada
