
Hegan egin du Cabok igande eguerdi honetan, Hondarribiko XXXI. Bandera poltsikoratuz. Ezustekoa izan da, izan ere, historiako bigarren bandera baino ez da gaur lortutakoa.
Bezperan Zierbenak irabazi izanak zabaldu egin ditu Hondarribiko estropadaren harira sortutako itxaropenak. Denboraldian lehenengo aldiz, ohorezko txandan diharduten lau ontziek zuten gaur banderaren bat poltsikoratuta, baina eguneko ezustekoa bigarren txandako ontzi batek eman du.
Gertu izan du Urdaibai, soilik 12 ehuneneko aldea atera baitie bermeotarrei. Aise izan dira nagusi euren txandan, baina ahal ere ezin izan dute Caboren denbora hobetu. Txanponaren beste aldean Orio, zeinak Urdaibai baino 30 segundo gehiago behar izan dituen estropada amaitzeko.
Haizea lagun, sekulako estropada egin du Cabok, eta galiziarren ospakizunak ere garaipenaren tamainakoak izan dira. Hainbat izan dira malkoei eutsi ezinda ibili direnak, izan ere, euren azken garaipena gaur 14 urte lortu baitzuten Hondarribian bertan.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Urdaibai ageri da lidergoan. Hondarribia da bigarrena zortzi puntura, eta Zierbena hirugarrena hamaikara.
¡Estos han sido los tiempos oficiales de la @HondarribiaUdal Bandera - @MAPFRE SN #EuskoLabelLiga. pic.twitter.com/trqgpNgJXZ
— Eusko Label Liga (@actraineras) 12 de agosto de 2018

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
