
Volkswagen Nafarroak, UGTk eta CCOOk adostutako EEE «konponbide gisa saldu nahi izan dutela» salatu du ELA sindikatuak, «multinazionalaren lantegiko 4.600 lagunek soldataren %100a kobratuko dutelako, baina horrek iruzur ekonomiko izugarria ezkutatzen du». Adierazi dutenez, Volkswagenen «etekinei eusteko» diru publikoa erabiliko da «55,9 milio euro 2017an», eta «Landabengo hornitzaileetan lanean dauden 12.000 lagunen egoera prekarioa betikotzen da».
Hori dela-eta, EEEren akordioa «iruzur hutsa da», sindikatuaren iritziz, VW Navarraren ekoizpen-sistemaren «B aurpegia ezkutatzen duelako». Sistema hori enpresa hornitzaileen sare batean oinarritzen da, eta hauek multinazionalarekiko kontratak enkanteen bidez lortzen dituzte. «Horrek lan baldintzen etengabeko murrizketa dakar, ezinbestean, eta gero eta gehiago zabaltzen den prekarizazioak ahalbidetzen dio VW Navarrari euren etekinen handitzea», gaineratu dute.
2015tik geroztik, ELAk hornitzaile guztientzat derrigorrezko subrogazioa eta dagozkion hitzarmenak aplikatzea aldarrikatu duela ekarri du gogora. «Prekarizaziorantz doan bilakaera eteteko gutxieneko neurriak dira: dagoeneko adibide batzuk daude, Logiters eta Seséren arteko azpikontratazioaren prozesua, non ELAk langile guztien subrogazioa lortu zuen», adierazi dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek


