
Debekuak debeku, larunbatean ospatuko dute OkupaTU Gasteiz eguna eta gaur, eragile ezberdinen parte hartzea duen bideoklipa aurkeztu dute.
OkupaTU Gasteiz dinamikak zabaldutako bideoklipean, eragile ezberdinetako kideak ageri dira urteurreneko abestia kantatzen. Izan ere, herri mugimenduaren aniztasunaren ispilu izan nahi du bideoak. Gainera, urteurreneko lau eragileen guneetako –Hala Bedi, Gaztetxea, Auzolana eta Errekaleor– ateak ere parez-pare ireki dituzte bideorako.
12.30ean abiatuko den manifestazioarekin abiatuko da eguna. San Anton plazan da lehen hitzordua eta manifestazio koloretsu eta musikatu bat egin nahi dute. Ostean, bazkaria izango da, nahiz eta honen xehetasunak egunean bertan emango dituzten jakitera, eta arratsalde-gauean, berriz, jai giroa izango da Gaztetxean eta Alde Zaharreko taberna ezberdinetan.
«Zentsura politikoa»
Gasteizko Udalak OkupaTU Gasteiz Eguna debekatu ostean, «zentsura politikoa» salatu dute antolatzaileek, jaiaren plangintza tekniko guztia behar bezala zegoela eta baimenak iaztik onartuak zituztela arrazoituz.
Egoera honen aurrean, OkupaTu Gasteiz Eguna egin egingo dutela nabarmendu dute, eta Udalari «erantzun bat emateko eguna» izango dela argi utzi dute.
Dinamikan parte hartzen duten kolektiboak, Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleor Bizirik!-ek hamaika atxikimendu eskuratu dute.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
