
Atzegik adimen desgaitasuna duten pertsonak boluntario lanetan aritzen direla erakusteko kanpaina jarri du abian. ‘Gure txanda’ du lelo aurtengo kanpainak eta helburu bikoitza du. Alde batetik, adimen desgaitasuna duten pertsonek boluntario izateko duten gaitasuna ikusgai egitea, eta bestetik, boluntario izateko aukera berriak bilatzea.
Elikagaien Bankua, Lilaton, Ehunmilak edo San Silvestre moduko erakunde eta ekimenekin ari dira lanean Atzegi dagoeneko. Esperientzia hauek gainera bi aldeentzat baikorrak direla nabarmendu du Atzegik. Kanpaina honekin beraz, egiten den boluntariotza hau ikusarazi eta bide batez, boluntarioekin lan egiten duten erakunde gehiago erakarri nahi dituzte, boluntario izan nahi duten horientzat guztientzat aukera berriak sortzeko helburuz.
Bluntariotza inklusio modu bat dela sostengatzen du Atzegik, «baliagarri sentitzeko balio du, eta besteei laguntzeko grinak ilusio handia pizten du», nabarmentzen du elkarteak oharrean.
Kanpainako ekitaldi nagusia datorrean urriaren 9an izango da, 18.30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Haatik, Gipuzkoako zenbait herritan ere aurkeztuko dute dinamika.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
