
Derbiarekin itzuliko da Emakumezkoen Lehen Maila. Athleticek eta Realak Lezaman jokatuko duten norgehiagokak emango dio amaiera bosgarren jardunaldiari, igandean, 20.30ean izango da partida.
Joseba Agirre Athleticeko entrenatzaileak hiru partidako zigorra bete beharko du, Rayoren kontrako neurketan txartel gorria ikusi eta gero, eta ezin izango du talde zuri-gorria aulkitik zuzendu igandean.
Bestalde, Naroa Uriarte eta Nerea Nevado Athleticeko jokalariak deitu dituzte Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin lan egiteko, urriaren 15etik 17ra.
Izendapena
Ainhoa Tirapu, Athleticeko atezaina, AFE futbolarien sindikatuko Emakumezkoen Futbolaren Batzordeko presidenteorde izendatu dute.
Ildo horretan, Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa hasi baino lehen gelditu da, Madrilen egindako bilerak sindikatuen (AFE, Futbolistas ON eta UGT) arteko desberdintasunak agerian utzi ondoren. Bitartekari baten laguntzarekin bilduko dira euren artean datorren astean, urriaren 25ean patronalarekin, hau da, Emakumezkoen Futbol Kluben Elkartea, berriro hitz egin aurretik.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil
