
Dagoeneko Joseba Ezkurdiak badaki Mikel Urrutikoetxea izango dela, finalean egon nahi badu, kanporatu beharko duen azken aurkaria, Julen Retegiri 22-17 irabazita, Zaratamokoa izango da eta bere aurkaria finalerdietan.
Pilotari guztiei zor zaien errespetuarekin, are gehiago maila honetara heldu direnei, Labriten izan zen Arbizuko aurrelariak ez du bereziki kezkatuta egoteko arrazoirik, sailkatzea lortu bazuen ere, Mikel Urrutikoetxea urrun geratu zen eta berak eman dezakeen maila onenetik.
Fisikoki ondo amaitu duela esan zuen arren, bizkaitarra motel antzean aritu da mugimenduetan eta hauspoz ere Retegik osoago amaitu duela eman du, baina Asegarcekoak erasoan dohain hobeak erakutsi ditu eta horrek eman dio garaipena. Sakez eta boleaz egin dio bereziki min bizkaitarrak, tantoa errazago amaitu du eta horri esker berea izan da markagailuaren ekimena ia partida guztian zehar (8-10 eta 10-16).
Julen Retegik, aldiz, txapelketa osoan zehar izan duen gurutze-bidea izan du sakearekin eta falta bat egiteaz gain, oso gutxitan behar zuen lehen pilotakadarekin errestoan bikain aritu da aurkaria eta horrek asko zigortu du. Hala ere,15-16 gerturatzea lortu du, baina zabaletik bildu ezin izan duen pilota batek sakea Urrutikoetxeari bueltan eman dio eta hor amaitu dira nafarraren aukerak.

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado
