Mikel Zabalza orbaiztarra gogoratu dute bere jaiotetxearen atarian haren heriotzaren 33. urteurrenean. Ehunka lagun bildu dira bertan, egia, justizia, erreparazioa eta gertatutakoa berriz ez errepikatzeko aldarrikatzeko.
«Mikel Zabalzarena ez da kasu isolatua, gehiago dira isilpean egiarik, justiziarik eta erreparaziorik gabekoak», adierazi du Eneko Villegasek Mikel Zabalza herri ekimenaren izenean.
Nafarroako Gobernuak polizia indarkeriaren biktimak aitortzeko hasitako bidea gogoan, «ausardiaz» jokatzeko eskatu zaio ekitaldian. 1960-1978 urteen artean izandako biktimez gain, gainerakoak ere ikertzeko eskatu diote.
Zigorgabetasuna salatu dute bereziki ekitaldira gerturatutakoek, batez ere Mikel Zabalzaren auzian inplikatutako guardia zibilek jaso dituzten kondekorazioen harira.
Bertaratutakoen artean ziren, besteak beste, Adolfo Araiz EH Bilduko kidea, Miren Zabaleta Sortukoa, Alvaro Baraibar Nafarroako Gobernuko Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Blanca Burusko Nafarroako Gobernuko Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zerbitzuko biktimen harretarako burua.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria
