
Feria egun handia izan da gaurkoa Urretxu-Zumarragan, baina lanera etorri dira Irribarria eta Zabaleta Ederrena pilotalekura eta espero baino askoz errazago atera dute aurrera Artola-Mariezkurrenaren aurkako partida.
Jotzaileen arteko lehia espero zen, baina urdinak erabat nagusitu dira kolore bakarreko partidan. Erasoan batere arriskurik hartu gabe, partida atzean erabaki nahi izan dute Irribarria eta Zabaletak eta halaxe egin dute. Beste enpresako bikote baten aurkako lehen partida zuen gaurkoa Mariezkurrena gazteak eta aurreko hiruretan sufritu ez duena sufritzea egokitu zaio gaur berriozartarrar gazteari. Bi aurkariek uneoro bere aurka jo dute eta luze egin zaio partida.
Artolak ere ez du bere egunik onena izan. Denbora gehienean gainetik pasa dute, baina aukera izan duenean ere ez da finegi aritu alegiarra. Aurrelariak ere behar baino huts gehiegi bildu ditu eta inoiz ez dira partidari buelta emateko gai izan.

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
