
Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman zuzena oinarri duen Labore egitasmoaren Bilboko dendak urtea bete du. 2017ko abenduaren 1ean ireki zituen bere ateak. Bazkide kopurua hedatzeko asmoa dute urte berriarekin batera eta horretarako #Laboreztatu goiburua duen bideoa zabaldu dute sarean.
Funtsean, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko «aliantza» da Labore kontsumo elkartea eta lehen sektoreak bizi duen egoerari aurre hartzea ere badu asmo.
Supermerkatuen gisara, dendan askotariko produktu fresko eta eraldatuak daude eskuragai: barazkiak, frutak, infusioak, fruitu lehorrak, laboreak, egoskariak, kontserbak, esnekiak, arrautzak, gaztak, ogia, gozokiak, bidezko salneurriko hainbat produktu, hala nola kafea edo azukrea, arrozak, olioak, okelak, hestekiak, edariak, kosmetikoak, garbigarriak eta beste gauza asko.
Bilbon bezala, Laborek badu bere denda bai Oarsoaldean eta baita Bidasoan ere. Oarso eskualdekoa Oiartzungo Ugaldetxon du kokaleku fisikoa. Iaz jarri zen martxan 150 bazkiderekin, baina dagoeneko 565 izatera ailegatu da.

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Abogados Cristianos denuncia a la rapera Tokischa por un topless en una basílica de Donostia
