
«Beti esaten da garrantzitsuena bigarren partida dela, baina bigarrena galduz gero aurrenekoa irabaztea komeni», halaxe bota du Jokin Altunak igandeko porrotaren eta finalerdietako ligaxkaren gora-beherez galdetu diotenean.
«Txapelketa guztia horrela gabiltza, partida berria ez da izango alde horretatik, baina finalerdiak dira. Azkeneko bi hilabetetan jokatutako ia partida guztiak irabazi beharraren presioarekin jokatu ditugu, eta horrek batzutan lagundu egiten du», gaineratu du presioaren inguruan.
Aurkariek ere oso argi dute helburua, eta Jon Ander Albisuk onartu duenez sentsazio onekin iristen dira bigarren jardunaldira nahiz eta aurreneko dema galdu. «Galdutako penarekin, baino partida ona egin genuela uste dut. Horrela jokatzen badugu aukerak izango ditugu».
«Aurretik jarriz gero lasaiago jokatzen dugu denok, Jokinek bigarren zatian gora egiten du normalean, eta garrantzitsua izango da ongi hastea», aipatu du ataundarrak partidaren gakoaz galdetuta. Eta Altunari pilota kentzea: «Jokoan sartzen denean denok erotzen gaitu».
Lanak pilatuko zaizkio, beraz, Julen Martijari, baina ez dio horri beldurrik. «Biek asko atzeratzen dute pilota eta berriz ere atzetik aritzea tokatuko zait. Baina eusten badut ziur nago Jokinek tantoak egingo dituela».
Materialarekin ez da arazorik egon eta Albisuren hitzetan beraienak «bizixeagoak» dira.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
